XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4

Irurak zigor bana
eskuan zekarten,
gozatzeko asmotan
egurra ematen.

Gu ere korritzeko
gertatu aldarten,
laster gordeak giñan
artasoro baten.

5

Gu lenago taldean
bagiñan ugari,
gero iru besterik
an etzan agiri:
nerekin Juanito
eta Antton Mari,
jorratu bat ematen
artasoroari.

6

Arnasa artzen ere
gu ixil-ixillik,
orduan ez gendukan
lengo iskanbillik.

Baztar danak miatzen
naiz izan ibillik,
etzan gu billatzeko
guardizibillik.

7

Iruron mintzaera
ain zan tankerako:
Saltsa ontatik nola
gaituk aterako?

Gu zein geran jakingo
ditek goizerako,
laster dek abixua
kuartelerako.